miércoles, 27 de enero de 2010

oreka, da

Oreka bila dabilenaren arnasa nekez kanporatzen da auspoa nekez betetzen denean, haren presentzia nunbait galdurik dagoen munduan, izan eta ez izanaren etengabeko existentzian (edo inexistentzian), oreka baldintzatzen duen balantzak desorekaren barrenak ikutzen dituenean.

Gris koloreko zibilizazioaren sortzaile ta protagonistak izan litekeen orekarik orekatuenaren haunditasun ta edertasunaren argia galdurik, itsu doaz bidean, litekeenetik denaren arteko tarte mugagabean.

Eta Amak, izkina guztietatik badoazen eta badatozen begiradak eusten ditu, ilusiozko gorputzen atzean bizi diren arimak laztandu nahiean...

No hay comentarios: