jueves, 30 de octubre de 2008

Izan ginenagatik...

Badira momentuak edozein aldetara begiratu eta edertasuna besterik erakusten ez digutenak, hazia landatzeko garaiak...maitasunez ureztatzen ditugunak...Orduan ere, ezta eguzkia ortzian egunero agertzen, baina elkarrenganako irrikak sortzen zigun indarrak ageri ziren lainoak uxatzen zituen.

Udaberrian, landare bihurtutako haziak usai goxodun lore biziak oparitu zizkigun, behin ta berriz gozatu genuen haietaz... behin ta berriz maitatu ginen...Ta bihotza taupadaka...

Baina orain udazkena heldu da, hostoak erortzen, zuhaitzak biluzten...Begiak gogotsu ireki, eskeiniko dizkigun koloretako alfonbra dotoreak ikusteko gai izan gaitezen, elkarrekin bizi izandako sentimenak haiekin bat egin dezaten, aintzinako urtaroetan ikasiak etorkizunean balio diezagun...izan ginenagatik, hargatik izango garelako....ZORIONAK BIHOTZEZ..

1 comentario:

david dijo...

gracias por lo de la poesía del fotolog, es que, como no tengo fotolog, pues no puedo comentar ahi.

me ha encantado tambien la de Galeano, una genialidad.

muxu bat! cuida de karma, pero sobre todo de ti.