jueves, 20 de agosto de 2009

tentu naiz

Zein da nire bidearen jabea
ni neu ezpanaiz?
nire akatsen egilea
ta nire lorpenen eragilea?

ez dago bestaldera begiratzerik,
eta balego,
ez luke inongo zentzurik

nire egitik urruntzean,
inoiz aurkitu banu,
dena da gris,
dena da antzu,
baina ni tentu naiz...

badakit,
teilatuko harriak
nireak dituk lagun,
ez dago engainurik,
ezta promesarik
sinets nezakenik,
bizitza bizirik,
ez dago besterik.

No hay comentarios: