miércoles, 31 de diciembre de 2008

zuen minakin bat


Arrotzak herrira etorri eta pixkanaka beurak nahi zeuen estatu bat eraikitzen hasi zian inon lurretan, inon etxiak hartu ta bertakuai kale gorrixan utzixaz. Israel itxuraz, judixuak beuran lurrik ez ei zaken eta, hauraxe aukeratu, ze paradoja!

Urtiak pasa ta pasa, ta pasa ta pasa, ta herri palestinarra beti zapalduta, jaten ematen dixuen lurrik gabe, etxe gabe, ospitxal gabe, beuran etxian preso, arrotza jaun ta jabe, ta haren menpe norpean askatasuna norbere herrixan. Harresiz eta mugaz bete dixue etxia; emaztia, anaixa, laguna bisitxatzeko arrotzak baimena eman bihar...ta bitxartian, zenbat odol, zenbat bakardade, zenbat amorru, zenbat gorroto, zenbat frustrazio...baina hau nola da posible? baina hau ze ostia da? ze jende puta da hau? mundua gaixorik do, burutik einda doz honek danak..ta eztio inporta judixuak, horixak, berdiak ala urdinak dian...ze pena ematen deue, ze pertsona klase dia honek? bonben kontra harrixakin defenditzen dia!? ze surrealista...ze injustizia...ze puta mierda...

ta mundua, ta goikuak, bitxartian lamentazio merkietan sartuta, baina pausoik ematen ez, beti bezela etsaixak talde berdinian doz, danak dia bat, danak dia berdinak...ta herrixa apurtuta, herrixa sufritzen...

zuen minakin bat

No hay comentarios: